XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Era berean, lurralde horretako xehetasunak hobeki ezagutzeko beste espezialista batzuren, parte hartzea eskatu zuten.

Obraren egilearen eritziz, aurretik argitaratutako erreferentzi guztiak berrikusi dira, argitaratu gabeko berri guztiak kontrolatu dira eta aztarnategi berrietarako bide berri bat urratu da, lehengo zaharrak berriro interpretaturik.

Aspalditxotik ezagutzen ziren prehistoria garaiko hondakin batzu Arabe eta Nafarroa artean dagoen Entzia-Urbasamendilerro-goi lautada, esango genuke honetan azaldu zuten Eusko Ikaskuntzakoek astelehenean Gasteizen eginiko liburuaren aurkezpenean, 1919 eta 1921 artean J. M. de Barandiaran-ek berak, T. de Aranzadi eta E. de Eguren-ekin batera, hamabi triku-harri aurkitu eta azalerazi zituen, euskal megalitismoa eskualde honetara ere zabaldua zela frogatuz.

Harez geroztik, beste prospekzioek garai beretsuko beste monumentu batzu aurkitu zituzte, katalogo modu honetan ugarituz.

70eko hamarkadaren bukaeran Araba eta Nafarroako Foru Aldundiek Jose Ignacio Vegas-ek eta Ignacio Barandiaran-ek zuzendutako arkeologi prospekzio eta indusketa kanpaina sistematikoak bultzatu zituzten Entzia eta Urbasan.

Indusketa horien emaitzak (megalitoak Entzian eta tailer aztarnategi batzu Urbasan) argitaratu ziren herrialde bakoitzeko aldizkari berezietan (Estudios de Arqueologia Alavesa eta Trabajos de Arqueologia Navarra) Jose Migel de Barandiaran Arkeologia bekak bi taldeen ahaleginak bateratzeko aukera eskaini zuen, lurralde horretako xehetasunak hobeki ezagutzeko, beste espezialista batzuren parte hartzea eskatuz, aztarnategiak (lurpekoak eta bizilekuak) osotasunean ikertuz eta Prehistoria hurbileko denbora tarte zabal batean - Neolitikotik (Kristo aurreko 4000 urte lehenago) Aintzinatearen amaiera arteraino (Kristo ondoko IV. mendea) lurralde hark ezaguturiko baldintza eta baliabideen zernolakoa eta bilakaera aztertuz.

Aurretik argitara emaniko erreferentzia guztiok berrikusi dira lan honetan: Argitaratu gabeko berri guztiak kontrolatu dira eta aztarnategi berrietarako bide berri bat urratu da, lehengo zaharrak berriro interpretaturik.

Indusketa berrietako datu nagusiak bildu dira eta harlandu nahiz hil-monumentu industrien azterketa zehatzak burutu dira.

Liburuaren egileen esanetan, datu arkeologikoak paisaiaren ezaugarri, herri jakituria (etnologia eta toponimia) eta idatzitako dokumentazioa eskasaren (Erdi Aro barrenetik aurrera) erreferentziekin alderatuta sortutako kontrasteak Entzi-Urbasak Prehistoriatik gure egunetara arte ezagutu dituzten okupazio-modu desberdinek ezagutzeko bidea eskaintzen digu.

Gizonak goi lautadetara jo du, bertako baliabide naturalez hornitzearren: suharreiaren lanketa (Prehistorian, ehize eta etxe tresnak egiteko, garia jotzeko edo eultzitzeko edota sua egiteko harria lantzeko geroago) basoaren hustiaketa, ehizea eta artzantza.

Prehistoria garaiko okupazioguneak, ur tokiak, egungo artzain sarobeak eta mendilerroan sartzeko nahiz ibiltzeko bide tradizionalak oso multzo adierazkorretan elkartuta agertzen zaizkigu.

Testua, Beka-lanaren emaitza osatuekin batera, 1966. urtean jaso zuen Eusko Ikaskuntzak.

Jatorrizko testuak 1.300 folio ditu, plano eta diapositiba eranskinez gainera.

Aurkezten dizuegun liburu honek testu horren funtsezkoa jaso du, oso dokumentazio grafiko oin batez apaindua datorrelarik amaitu zuten.